Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«EXODUS» (opera esperimentala)

marzo 5

EXODUSek iraganeko akatsek suntsitutako gizatasuna aurkeztuko du. Opera esperimental honek, ingurune metaliko eta oldarkor batean bizirauten duten “Beheratuak” deituriko pertsona gaitzetsi eta erbestaratuen talde bat du ardatz. Izaki ahaztuak dira, desohoratuak, penitentzia bete behar dutenak, beti ere lotsa aldean daramatela. Sakrifizioa eta kontrola dira bizirauteko duten salbazio bide bakarra.

Zoritxarreko gertaera batek aldaketa bortitza eragingo du. Sentitzeko era berri bat sortu da “Beheratu” batzuen barrenean, eta horrek kontrolik gabeko egoera bat eragingo du gizartean. Haien giza izaeraren bilaketak eta errebeldiak ondorioak ekarriko ditu, bai fisikoak, eta baita espiritualak ere.

EXODUS, beraz, askatasunaren aldeko iraultzatik eta barkamena aurkitzeko beharretik elikatuko den obra da.

Ikuskizuna euskaraz.

Musika: Jon Sáenz.
Libretoa: Hegoa Álvarez Zorroza.
Musika zuzendaritza: Ane Legarreta Méndez.
Zuzendaritza eta eszenaratzea: Marta Eguilior.
Abesbatzaren zuzendaritza: Xabier Méndez Aretxabaleta.
Zuzendari laguntzailea: Jare Torralba.
Jantziak: Asier Sorondo.
Eszenografia: Asier Sorondo eta Jare Torralba.
Argiztapena: David Alcorta.
Ekoizpena: Ibone Egia Agirre.

Interpreteak
Matxinatuak:Akelarre Abesbatza.
Totum: Lander Otaola.
Musikariak: Ensemble Sua.

Local

Arriaga Antzokia
Arriaga plaza, 1
Bilbao, Bizkaia 020 España