Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Explorando en packraft»

marzo 26

Hilo Morenok zuzendutako Explorando en packraft. Un recorrido de viajes anfibios por agua, tierra y hielo dokumentalaren proiekzioa Mendia eta Naturaren zikloaren baitan. Solasaldian hartuko du parte zuzendariak.

Azken hamabost urteetan munduko hainbat lekutan packraftarekin egindako bidaietan oinarritutako ikus-entzunezko aurkezpena da. Uretako ibilgailu puzgarri txiki hauek mapak eta abentura beste modu batera ikusteko aukera ematen dute: ibilbide berriak eta bidaiatzeko modu desberdin bat.

Hilo Morenok, argazki eta bideoen bitartez, kontinente eta ekosistema askotatik eramango gaitu: basamortutik hasi eta mundu polarretara, edo Mediterraneoko itsasora, bidaia paregabeen bidez. Batzuetan eskiak erabiliz, besteetan bizikleta edo oinez, baina beti motxilan packraft bat eramanez: irudimenak eramaten zaituen tokiraino eramango zaituen esplorazio-tresna baita.

Local

Aiete Kultur Etxea + Okendo Kultur Etxea
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España