Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Expodistrito 2025: «Arte solidario», Rosa María Sánchezen erakusketa

abril 29 - mayo 13

EXPODISTRITOBilboko Udalak antolatutako aldi baterako erakusketa deszentralizatuen zikloa, udaberri honetan itzuliko da, argazki eta pintura proposamenak eskainiko dituen edizio berri batekin.

Hauek dira erakusketa hauetan parte hartu duten artistak: Leonor Uriarte Ibarrondo (pintura); K-Toño Frade (pintura); Álvaro Hidalgo Trueba (pintura); Rosa María Sánchez Núñez (argazkia); Begoña Elexpe (argazkia); Olga Ruiz eta Sergio Verde (argazkia); Nahiarte (pintura) desgaitasun psikikoa edo intelektuala duten pertsonentzako sorkuntza artistikorako gunea; eta Bilboko Photobat argazki-elkartea.

Edizio berri honetan, San Inazio-Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko Udaltegietan Expodistrito ekimenaren proposamen artistikoez gozatu ahal izango dute hiriko bizilagunek, apirilaren 2tik ekainaren 30era. Erakusketetako bi, «Auzo baten erretratuak» eta «Kultura arteko galerna», urteko lehen hiruhilekoan ere ikusi ahal izan dira, baina udaberri honetan ere eskaintzen dira.

EXPODISTRITO erakusketak 2018an 73 urte zituela hil zen K-Toño Frade marrazkilari, kartelgile, karikaturagile, margolari eta idazle kostunbristaren pintura lanaren erakusketa biltzen du.

Erakusketa guztiak doakoak izango dira eta goizez eta arratsaldez bisitatu ahal izango dira. Egitarau osoa www.kulturabarrutik.eus webgunean kontsulta daiteke.

EXPODISTRITO PROGRAMA, APIRILETIK EKAINERA

ROSA MARÍA SÁNCHEZ NÚÑEZ. «Arte solidario». Erakusketa honen helburua Leiomiosarcoma, artistaren alabak duen gaixotasunaren Ikerketa Bekarako dirua biltzea da. Dohaintzak GEIS (Grupo Español de Investigación en Sarcomas) erakundearentzat dira. Rosa María Sánchez Núñez margolari autodidakta da, eta estilo eta gai desberdinak nahasten ditu bere obran.

  • 2-25 abril / Centro Municipal San Inazio-Ibarrekolanda
  • 29 abril-13 mayo / Centro Municipal Santutxu
  • 15-29 mayo / Centro Municipal Errekalde
  • 2-13 junio / Centro Municipal La Bolsa
  • 17-30 junio / Centro Municipal Castaños

 

Local

Santutxuko Udaltegia – (Begoña eta Santutxu)
Remigio Gandasegi Monseñorearen kalea, 6
Bilbao, Bizkaia 020 España