Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Expodistrito 2025: «Kulturarteko Galerna»

abril 29 - mayo 13

EXPODISTRITOBilboko Udalak antolatutako aldi baterako erakusketa deszentralizatuen zikloa, udaberri honetan itzuliko da, argazki eta pintura proposamenak eskainiko dituen edizio berri batekin.

Hauek dira erakusketa hauetan parte hartu duten artistak: Leonor Uriarte Ibarrondo (pintura); K-Toño Frade (pintura); Álvaro Hidalgo Trueba (pintura); Rosa María Sánchez Núñez (argazkia); Begoña Elexpe (argazkia); Olga Ruiz eta Sergio Verde (argazkia); Nahiarte (pintura) desgaitasun psikikoa edo intelektuala duten pertsonentzako sorkuntza artistikorako gunea; eta Bilboko Photobat argazki-elkartea.

Edizio berri honetan, San Inazio-Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko Udaltegietan Expodistrito ekimenaren proposamen artistikoez gozatu ahal izango dute hiriko bizilagunek, apirilaren 2tik ekainaren 30era. Erakusketetako bi, «Auzo baten erretratuak» eta «Kultura arteko galerna», urteko lehen hiruhilekoan ere ikusi ahal izan dira, baina udaberri honetan ere eskaintzen dira.

EXPODISTRITO erakusketak 2018an 73 urte zituela hil zen K-Toño Frade marrazkilari, kartelgile, karikaturagile, margolari eta idazle kostunbristaren pintura lanaren erakusketa biltzen du.

Erakusketa guztiak doakoak izango dira eta goizez eta arratsaldez bisitatu ahal izango dira. Egitarau osoa www.kulturabarrutik.eus webgunean kontsulta daiteke.

EXPODISTRITO PROGRAMA, APIRILETIK EKAINERA

OLGA RUIZ y SERGIO VERDE. “Kulturarteko Galerna / Galerna Intercultural”. OLGA RUIZ argazkilari bilbotarrak, SERGIO VERDE argazkilariaren eta Kamanga sortzaile digitalen taldearen laguntzarekin, «Galerna Intercultural» jai-jardunaldiaren ikus-entzunezko dokumentu bat aurkezten dute. Jardunaldi hau 2024ko maiatzean egin zen Emakumeen Plazan, San Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zaharra auzoetako «Zubirik 2025 Planaren» esparruan. Bilboko auzo horietan elkarrekin bizi diren kulturen aberastasunaren erakusgarria.

  • Apirilak 2-16 / Otxarkoaga Udaltegia
  • Apirilak 29-maiatzak 13 / Errekalde Udaltegia
  • Maiatzak 15-29 / Begoña Udaltegia
  • Ekainak 17-30 / La Bolsa Udaltegia

Local

Errekaldeko Udaltegia
Altubeko zeharkalea, 6
Bilbao, Bizkaia 020 España