
EXPODISTRITO, Bilboko Udalak antolatutako aldi baterako erakusketa deszentralizatuen ohiko zikloa urtarriletik aurrera ekingo dio berriro bere jarduerari, argazki, pintura eta narratiba grafikoko proposamenak eskainiko dituen edizio berri batekin.
Urtarrilaren 8tik, osteguna, eta martxoaren 31ra arte, Bilboko auzoetako Udal Zentroek ziklo honetako erakusketak hartuko dituzte. Atal berri honetan, San Inazio-Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko Udal Etxeetan eta Basurtoko barrutian dagoen La Perrera espazio soziokulturalean izango dira ikusgai Expodistrito proposamen artistikoak.
Edizio honetan parte hartuko duten artisten artean daude Maite Márquez Peña eta Charo Castaño Alaejos (margolariak) artista plastikoak, Luis Lozón de Cantelmi Medina, Lore Maitane Gardelle Aldazabal eta José Manuel Zubiete Soler argazkilariak, eta hamar bat komiki-egile palestinarrak.
Proposamen artistikoak hiriko udal zentroetan eta La Perrera espazioan erakutsiko dira, Bilboko bizilagunek Expodistrito programazio berriaz goza dezaten.
Erakusketa guztiak doakoak izango dira eta goizez eta arratsaldez bisitatu ahal izango dira. Egitarau osoa www.kulturabarrutik.eus webgunean kontsulta daiteke.
Palestinako komikia. “Ahots propioak, oihu kolektiboa / Voces propias, grito colectivo”
Hau ez da soilik erakusketa artistikoa bat: existentziaren baieztapena da, hegemonia zalantzan jartzea eta Palestinako narratibaren indar iraunkorraren lekukotasuna. Tinta-trazu bakoitzean eta narrazio-bineta bakoitzean, komiki hauek ahanzturaren aurkako ukapena dira, istorio palestinarrak kontatzen, marrazten eta partekatzen jarraituko direla aldarrikatzen duen oihu kolektiboa, justizia iritsi arte.
EGILEAK: Leila Abdelrazaq, Iasmin Omar Ata, Sara Shehadeh, Hassan Manasrah, Hamza AbuAyyash, Khaled Jarrada, Shahd Alshamali, Dania Omari, Samir Harb, Mohammed Sabaaneh.