
EXPODISTRITO, Bilboko Udalak antolatutako aldi baterako erakusketa deszentralizatuen zikloa, udaberri honetan itzuliko da, argazki, pintura, jantzien diseinu, ilustrazio grafiko eta publizitario eta interiorismo proposamenak eskainiko dituen edizio berri batekin.
Erakusketa hauetan parte hartuko duten artistak honako hauek dira: Svitlana Khlystun (pintura); Kepa Ortiz (argazkigintza); Nerea Torrijos (jantzien diseinua); Argi Arte Plastikoen eta Diseinuaren Irakaskuntza Zentroa, Arroka Herri Tailerra Kultur Elkartea eta Euskal Herriko Argazkilaritza Elkarteen Federazioak antolatutako Argizaoiola argazki trofeoaren atzera begirakoa.
Apirilaren 7tik, aste saintuan, eta ekainaren 30era arte, Bilboko auzoetako Udaltegiek ziklo honetako erakusketak hartuko dituzte. Atal berri honetan, San Inazio-Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko Udaltegietan Expodistrito elkartearen proposamen artistikoez gozatu ahal izango dira.
Erakusketa guztiak doakoak izango dira eta goizez eta arratsaldez bisitatu ahal izango dira, Nerea Torrijosen jantzi-lanaren erakusketak izan ezik. Azken horrek ordutegi mugatua izango du 16:30etik 20:30era. Egitarau osoa www.kulturabarrutik.eus webgunean kontsulta daiteke.
ERAKUSKETAK, ESPAZIOAK ETA DATAK
KEPA ORTIZ
“Bidaia-koadernoak: argazkitik oihalera”
Bizipenak islatzea, urrutiko tokietatik ibiliz, Bilbora itzuli arte, eta bertako kaleetan paseatzen jarraitzea, gertuko irudiak hartuz, egunerokoak, gure-gureak.
Bisita gidatua apirilaren 14an, asteartea, 19:00etan, Abando UIdaltegian.