Isabel Mellén Filosofian lizentziaduna eta doktorea da, eta Artearen Historian graduatua. Gaur egun filosofiako irakaslea da Gasteizko UNEDen eta Zaragozako Unibertsitatean. Aldi berean, Erdi Aroko arteari buruzko ikerketak egiten ditu genero-ikuspegiarekin, eta emakumeek historian izan duten paperari buruzko dibulgazio-jarduerak egiten ditu. Ildo horretan, nabarmentzekoa da «Divulvadoras de la Historia» podcastean egindako lana. Hainbat liburu idatzi ditu Arabako ondareari buruz eta erromanikoari buruz genero-ikuspegiarekin, besteak beste, Tierra de damas. Las mujeres que construyeron el románico en el País Vasco (2021, Sans Soleil) eta El sexo en tiempos del románico (2024, Crítica).
Izena eman duzu eta ezin zara joan:
Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.