Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«EzBerdin Berdinak»

diciembre 12

Eusko Ikaskuntzak EzBerdin Berdinak ikuskizuna aurkeztu du, Kukai Dantza Taldearekin eta hainbat diziplinatako euskal sortzaileekin martxan jarritako “hausnarketa sortzailea”.

EzBerdin Berdinak proiektuaren Gasteizko abenduaren 12ko saioa, arratsaldeko 19:00etan Europa Biltzar Jauregian izango da. Eusko Ikaskuntzak, KUKAI dantza taldearekin batera eta Euskal Herri osoko beste hamaika artisten partaidetza izango du saioak eta diziplina ugari biltzen ditu: dantza garaikidea, musika, bertsolaritza eta antzerkia, artearen bidez euskal kulturaren kolore, doinu eta ahots guztiak elkarrekin dantzan jarriz.

EzBerdin Berdinak ez da ikuskizun soil bat: elkarrizketarako eta elkar ulertzeko plaza bat da. Euskal nortasun garaikideari buruzko gogoeta piztu nahi duen proposamen artistiko eta parte-hartzailea da eta ikusleari gonbita egiten dio “nor garen, zer partekatzen dugun eta nola eraiki nahi dugun gure etorkizun kulturala”galdetzera.

Saioa publiko orokorrari irekita, heldu, gazte zein haurrak eta formatu berezian aurkeztuko da: ikusleak ez dira eserita egongo, zutik jarraituko dute ikuskizuna, oholtzako espazio ezberdinetan sortzen diren elkarrizketa-dinamika eta artista desberdinen artean mugituz. Hortaz, publikoa esperientziaren parte bihurtzen da.

Ikuskizunarekin batera hausnarketa kolektiborako saio gidatu bat egingo da ostean, pintxo eta edariekin lagunduta, bertaratutakoak modu atsegin batean bizi izandakoaz eta sortu zaizkien galdera berrien inguruan solastu ahal dira.

Askotariko artistak

Anitzak izango dira Gasteizko saioan izango diren partaideak, besteak beste, ondorengoak elkartuko dituelarik: Kukai Dantza, Vazkez, Leire Vargas, Sunita, Mixel Etxekopar, Iñaki Dieguez, Zuberoako dantzariak (Beritza elkartea), La Pulga, Chimid Bboy, Xabier Solano, A Cronica edo Josune Vélez de Mendizabal. Baina, horietaz gain, izango dira lurraldeko  dantzari eta abesbatzak esperientzia eszeniko honi tokiko kolore eta unibertsaltasuna emateko.

Informazio praktikoa

  • Saioa: Abenduaren 12an, 19:00etan, Europa Biltzar Jauregian (Almudena Cid aretoan).
  • Sarrerak:  eusko-ikaskuntza.eus (saio bakarra eta esklusiboa da; sarrerak kopuru mugatuan daude).
  • Erakunde babesleak: Euskal Hirigune Elkargoa; Eusko Jaurlaritza; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiak; Nafarroako Gobernua; Gasteizko, Bilboko, Donostiako eta Iruñeko udalak; LABORAL Kutxa eta EITB.

Local

Sancho el Sabio Fundazioa eta Europa Biltzar Jauregia
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España