Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

EZEZEZ + Martin de Marte

diciembre 26

EZEZEZ

Zuzenean aurkeztuko dituzte Kabarkiba hirugarren diskoko kantuak, orain arteko ibilbiderik arriskutsu eta zehatzena, non DIY aldeko erabateko apustua egiten jarraitzen duten, proiektuaren hasierako esentziarekin bat etorriz.

Martin de Marte

 

Martín Murua ‘Martin de Marte’ izen artistikoarekin hasi zen musika egiten eta 2019an atera zuen lehen diskoa: “Kaixo Lagun”, eta urtebete geroago “Red River Ride”. 

Bi albumak streaming bidez bakarrik eskura daitezke, autoeditatuak dira, instrumentu guztiak entsegu-lokalean grabatu dira eskura dauden baliabideekin eta Donostiako Doctor Master-en masterizazioarekin. Horietan rock, jazz, indie eta psychodelia doinuak nahastu dituzte zarauztar hauek. Bigarren albumetik aurrera, egungo 4 taldekideak elkartu ziren, eta Covid dela-eta kontzerturik egiterik izan ez duten arren, gogorik ez zaie falta eta buru-belarri dabiltza entseatzen.

Ahotsa eta kitarra: Martín Murua
Bateria: Nikolas Eizagirre
Kitarra: Ion Ferrera
Baxua: Xabier Aramendi.

 

 

 

 

Local

Dabadaba
Mundaiz, 8 - Bajo
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España