Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Ezki kontu-kontari»

octubre 19

Ezki kontu-kontari | Familia-ikuskizuna | 4 urtetik gorakoentzat | 40 min

Ezki, iratxo bidaiaria, munduan zehar ibili da hamaika kultura eta herrialdetako kondairak zein jakituria jasotzen. Orain, baso magikora itzulita, gauero kontu-kontari aritzen da sutondoan, ikasitakoa iratxokumeekin partekatuz. Antzinako kondairak entretenigarriak eta dibertigarriak izateaz gain, iratxo zein gizaki txikiei balio unibertsalak irakasten dizkie, beraien gatazkak eta kezkak gainditzeko giltza izan dezaten

Zer da Gookapi? Gookapi.eus 0-9 urteko haurrei zuzendutako edukiak dituen euskarazko lehen plaforma interaktiboa da, Garapen Jasangarriaren Helburuetan (GIH) oinarritua. Bere helburu nagusia balio unibertsaletan oinarritutako hezkuntza eta garapen jasangarria sustatzea da, gazteen sormena eta gaitasunak sustatuz. Gozatu Ezki kontu-kontari telesailaz gure plataforman!

4 urtetik gora

 

Local

Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia
Errementari kalea, 32
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España