
Ekintza honen bidez, haurrek burdinaren prozesu osoa ezagutuko dute, Olentzerok ekarritako ikatzetik Mirandaolako burdinolan egindako ezpata bereziaren sorrerara arte. Parte-hartzaileek pistak jarraituz eta probak gaindituz misterioak argitu beharko dituzte ezpata aurkitu nahi baldin badute. Gainera, Mirandaolako jentilak sekretu gehiago ere azalduko dizkie, amuleto bereziak eginez esperientzia ahaztezina amaitzeko.