
Datorren azaroaren 18an, «Eztabaidak literaturarekin XXI. mendean» zikloaren beste topaketa bat egingo da Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean.
Solasaldiaren izenburua «Recordando a Ana María Matute (1925-2025)« da eta bertan Inés Martín Rodrigo (idazlea), Mari Paz Ortuño Ortín (idazlea) eta Alicia San Juan (moderatzailea) parte hartuko dute.
Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian izango da literatur topaketa hau, 19:00etatik aurrera. Sarrera doan izango da lekua bete arte eta streaming bidez emango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTube kanalaren bidez.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiak kultura zabaltzeko duen gunea da. Bere helburuen artean literatura, ezagutza eta dibulgazio zientifikoa sustatzea dago.