
Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak «Literaturarekin elkarrizketak XXI. mendean» zikloa garatzen jarraitzen du 2026an, eta otsialaren 17an, beste hitzordu bat hartuko du, «Sortu, idatzi eta abar« izenburupean. Solasaldian Bernardo Atxaga eta Unai Elorriaga idazleek hartuko dute parte, Ilaski Serrano Urkidiren moderazioarekin.
Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian garatuko da hitzordu literario hau, 19:00etatik aurrera. Sarrera doan izango da leku bete arte, eta Bidebarrieta Kulturgunearen YouTube kanalean streaming emango da.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiak kultura zabaltzeko duen gunea da. Bere helburuen artean literatura, ezagutza eta dibulgazio zientifikoa sustatzea dago, eta helburu horiek Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoan kokatzen dira.