Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Eztabaidak Literaturarekin XXI. mendean: «Voces y personajes irreverentes»

enero 20

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak «Literaturarekin elkarrizketak XXI. mendean» zikloa garatzen jarraitzen du 2026an, eta datorren asteartean, urtarrilaren 20an, beste hitzordu bat hartuko du, «Ahots eta pertsonaia adeigabeak « izenburupean. Solasaldian Garazi Albizua eta Laura Chivite idazleek hartuko dute parte, Elena Sierraren moderazioarekin.

Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian garatuko da hitzordu literario hau, 19:00etatik aurreraSarrera doan izango da leku bete arte, eta Bidebarrieta Kulturgunearen YouTube kanalean streaming emango da.

2025eko gaztelaniazko Euskadi Literatura Saria eta 2025eko zilarrezko Euskadi Saria jaso duten autoreek «Termitas» eta «El ataque de las cabras» beraien lan sarituei buruz eztabaidatuko dute. Lan horietan prekarietatea islatzen da, bai ekonomikoa bai emozionala. Bi eleberrietan, adeigabetasuna pertsonaietan, atmosferan eta aipatzen diren emakumeetan nabari da. Literatura garaikidean, batzuetan adeigabetasunak forma berriak hartzen ditu. Ahotsek eta pertsonaiek, zirikatzea edo eskandalizatzea ez ezik, hausnarketa kritikorako espazioak irekitzea ere bilatzen dute. Horiei esker, literatura askatasun eremu bat bihurtzen da, non ziurtasun kolektiboak birplanteatu eta isildutako ikuspegiei ahotsa eman dakiekeen.

Garazi Albizua 1985ean Santurtzin jaiotako idazlea da. Diseinatzaile grafikoa, komiki gidoilaria eta idazlea, Euskal Idazleen Elkartearentzat lan egiten du. Bere ibilbidean, idazketa, batez ere haur eta gazte literaturakoa, komikien gidoigintzarekin uztartu du, besteak beste, «Kemena» (2017) eta «Irulea» (2022). «Izadia» (2018), «Geun» (2019) eta «Lara de Altopico» (2021) eleberrien egilea ere bada, eta «Mil Brujas» (2022) komiki kolektiboan eta «Magical Girls» (2022) eta «La décima musa» (2020) antologietan parte hartu du. 2024an publiko helduari zuzendutako bere lehen eleberria argitaratu zuen, «Termita», 2025eko gaztelaniazko Euskadi Literatura Saria jaso zuena.

Laura Chivite Iruñean jaio zen 1995ean. Granadan Literatura Konparatua ikasi ondoren, literaturaren eta zinemaren arteko harremanean espezializatu zen. Gaur egun bere bokazio literarioa irakaskuntzarekin uztartzen du eta Cuadernos Hispanoamericanos aldizkarian eta RTVEko La 2 kateko Un país para leerlo saioan kolaboratu du. 2022an argitaratu zuen bere lehen eleberria, «Gente que ríe», eta El Ojo Crítico de Narrativa saria eskuratu zuen. “El ataque de las cabras» eleberriari 2025eko Zilarrezko Euskadi Saria eman diote.

Elena Sierra (1978) kazetaria da, EHUn Informazio Zientzietan lizentziatua. 2000. urtean sartu zen EL CORREO egunkarian, lehenengo Iritzia sekzioan eta aurrerago Kultura eta gehigarri sekzioan. Gaur egun (2024) kultura, gastronomia eta planetako gaietan kolaboratzailea da. Noizean behin komunikazioan eta jardunaldiak eta ekitaldiak antolatzen lan egiten du, eta ikus-entzunezko eta idatzizko gidoiak egiten ere parte hartu du, beste egile batzuekin lankidetzan.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiak kultura zabaltzeko duen gunea da. Bere helburuen artean literatura, ezagutza eta dibulgazio zientifikoa sustatzea dago, eta helburu horiek Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoan kokatzen dira.

Local

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España