Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Eztena 2025: Irrintzi Taldea + Alter Nation

mayo 17

2025eko Eztena Jaialdiaren barne.

2025eko Arte eszenikoen jaialdiaren aurkezpen ekitaldia.

Aurtengo edizioaren aurkezpen ekitaldia, IAIAIAI Irrintzi taldearen eta Idoia Tapiaren piezen emanaldiekin.

IRRINTZI

Hamaika gorputz gara. Espazioak ikertzen ditugu gorputza, soinua eta ahotsaren bidez.
Urruntasuneko irrintziak, ikusten ez diren irrintzilariak.
Hamaikako, bikotekako, banakako, laukoteko… ahots koreografia anitzak daude.
Galdera erantzunak. Deiak.
Txori soinuak.
Adarra.
Irrintzira gerturatu egiten gara, toki askotatik.
Hamaika gorputz, hamaika irrintzi, hamaika jakintza eta hibridazio.

ALTER NATION

Ahots-efektuak eta emakume kurioso bat. Bi, hiru, lau, bost… zenbat ahots eduki ditzake gorputz bakar batek? Ahotsa identitatea da; identitatea bakarra al da? Ahots-efektuak eta emakume kurioso bat. Hainbat ahots, hainbat identitate, psikopatologia bat eta konferentzia bat.

Local

Lekuona Fabrika – (Mikelazulo elkartea)
Av. Ugarritza, 1,
Errenteria, Gipuzkoa 067 España