
2026ko Eztena jaialdiaren barne.
Denbora tarte zehaztugabe batean, artzain gorpuzgabe bat Bildots mistikoaz maitemintzen da Van Eyck anaiek margotutako erretaula ikustean. Margolanera sartzen da bere maitasuna kontsumatzeko eta espezie arteko idilio bat bizitzeko, giza pasioen inguruko ikaskuntza bat jasotzera eta transfigurazio bat bizitzera eramango duena.
Victoria Aimeren lanak esperientzia sentsorialaren indar eragileetan, irudien agerpenean eta erritmoan jartzen du arreta. Gaur egun, HET LAM GODS zikloa garatzen ari da eta antzerkiko eta beste diziplina batzuetako artistekin kolaboratzen du. Bere lana Bartzelonako Grec Jaialdian, La Casa Encendidan (Madril), La Madrazan (Granada) eta Teatro Pradillo-n aurkeztu da.