Faisaien Irla munduko jabekidetzarik txikiena da. Urte erdia Espainiar Estatuaren mende egiten du, eta beste erdia Frantziar Estatuaren mende. Bidasoa ibaiaren erdian azaleratzen da: bi estatuak banatzen dituen muga naturala da. Laida eta Sambou bikote dira, bertakoak, eta paseoan dabiltza, irlaren parean. Bat-batean, bi pertsona ikusi dituzte ibaia gurutzatzen, beste aldera iritsi nahian. Handik egun batzuetara, gorpu bat agertuko da, irlaren burujabetza-trukean bertan. Nor arduratuko da?
“Zer da muga bat? Gizakiek asmatutako fikzio bat? Ondorio gizagabeak dituen irudizko lerro bat?”.
- Jatorrizko bertsioa euskaraz eta frantsesez
- Azpidatziak: Gaztelania
- Zineforumaren hizkuntza: Euskara
- Urtea: 2025
- Iraupena: 98 min.
- Herrialdea: Espainia
- Zuzendaria: Asier Urbieta
- Generoa: Benetako ekintza baten fikzioa