Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Familientzako tailerra: «Barnean entzuna izateko musika. Barnean ikusia izateko margolana»

mayo 9

Familientzako tailerra Krii kolektiboarekin, Elena Asins. Egitura, Espazioa, Denbora erakusketaren inguruan. Erakusketa Kutxa Fundazioa Kubo aretoan dago ikusgai maiatzaren 24 arte.

Pauline Oliverosen «entzute sakonak» Elena Asinsen lanekin eta erakusketa-aretoarekin bat egingo du tailerrean. Entzun litekeenaren errepertorioa espazioan zabalduko da, eta arreta berezia jarriko da soinuetan, sortzen dituen iturrian baino gehiago. 

Hainbat jardueraren bitartez, entzumenari lotutako sorkuntza sustatuko da, eta entzuten denaren ñabarduretan eta entzuten den testuinguruan edo espazioan sakonduko da. 

  • 6-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta, heldu baten laguntzarekin
  • Prezioa: 5 euro haur bakoitzak. Helduek doan
  • Plaza mugatuak

Local

Kutxa Fundazioa Kubo eta Tabakalera
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España