Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen markoan egindako lantegia»

octubre 28

Informazio orokorra

Bideojokoek eta animeak beti izan dutejoan-etorriko harremana. Akira Toriyama bezalako egile ezagunek, adibidez, bideojokoen unibertsoak eta pertsonaiak diseinatzen lan egin dute. Beste kasu batzuetan, berriz, kontsoletarako sortutako lanek animerako jauzia egin dute, bai pantaila handira, bai txikira. Adibide argi bat Street Fighter borroka-saga da: arcade makinentzat sortua, laurogeita hamarreko hamarkadan hainbat animazio eta akzio ekoizpenetara egokitu zen.

Tabakalerak eta Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak antolatutako bi eguneko lantegi honetan gure mini arcadea sortuko dugu zerotik: bideojokoen urrezko garaiko arcade makina baten erreplika txiki bat. Raspberry Pi miniordenagailu ezagunetik abiatuta, joysticka, botoiak, pantaila eta bozgorailuak konektatuko ditugu, eta zurarekin egingo dugun eraikuntza-karkasa batean integratuko ditugu. Joko-jaurtitzailearentzako softwarea konfiguratuko dugu eta, lantegiaren gaia indartzeko, animetan oinarrituriko pertsonalizazioak egingo ditugu gure makinen diseinuan, biniloa, grabatua edo beste teknikak erabiliz.

Lantegian izena ematearekin batera, makina eraikitzeko behar diren material guztiak jasoko dituzu, eta egindako arcadea etxera eraman ahal izango duzu. Animatu zurea egitera!

* Lantegia Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak, Animedon sailaren bitartez, Okendoko Kultur Etxean antolatutako Cineg?mu: Fantasia eta beldurra bideojoko japoniarrean erakusketaren testuinguruan garatzen da

Local

Tabakalera eta Kursaal
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España