Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Fanzine Breaker Jaialdia 2025

mayo 8 - mayo 10

Breaker fanzinea eta bere heavy jaialdia Antxora itzuliko dira azken aldiz 40. urteurrena ospatzeko.

Programazioa:

  • Maiatzaren 8tik, osteguna, 10era, larunbata, Antxoko Kultur Etxean:

Erakusketa: «Breaker fanzinearen historia eta oroitzapenak«.

Taldeen argazkiak eta fanzinearen material historikoa jarriko dira ikusgai. Halaber, fanzinearen zenbakiak begiztatu eta muntaketa-prozesua ikusi ahal izango da. Ordutegia: ostegun eta ostiraletan 18:00etatik 21:00etara eta larunbatean 17:00etatik 19:00etara.

  • Maiatzaren 8an, osteguna, 19:00etan Antxoko Kultur Etxean:

Hitzaldia: «40 urte agertokien gainean«.

40 urte zuzenean jotzen daramaten musikari gonbidatuek parte hartuko dute:

  • Mikel Kazalis (Estigia, Negu Gorriak, Kuraia eta Anestesia).
  • Felix Lasa (Leize).
  • Gonzalo Ibañez (La Perrera Nuevo Catecismo Catolico).

Amaieran, Hardwave talde heavy antxotarraren hainbat abesti entzun ahal izango dira.

  • Maiatzaren 10ean, larunbata, 20:00etan:

«BREAKER FEST» egingo da Biteri plazan.

KALEAN (Lasarte), LEIZE (Zestoa), eta ANESTESIA (Zarautz) taldeek joko dute. Sarrera doakoa izango da.

Local

Niessen Kulturgunea – (Lekuona Fabrika, Mikelazulo Elkartea eta)
Alfonso XI, z/g
Errenteria, Gipuzkoa 067 España