
A Londoni férfi · Hungaria/Frantzia/Alemania · 2007 · 132 min · Zuz.: Ágnes Hranitzky, Béla Tarr · V.O.S.C.
Gonb: Iñigo Ongay (filosofoa)
Maloin izeneko portu kapitain frantsesa, miserian bizi dena emaztearekin eta alabarekin. Gau batean, borroka bat ikusiko du kai ilunean, tren terminalaren ondoan: bi morroi susmagarri: bat, maletarekin, urera eroriko da, eta besteak ihes egingo du.
Gero, Maloin, ezkutuka irtengo da uretan gelditu den maleta berreskuratzeko: barruan, britainiar dirutan ordaindutako erreskatea dagoela aurkitzen du.
Dirua britainiar dirua da. Maloin harrapaturik dago. Ezin du erabili aldatu gabe, eta aldatzea ezinezkoa da, susmorik piztu gabe.
Tarrek Simenonen thriler xume bat hartu du, eta kendu egin dio emozio guztia; hutsean egindako jauzia izan da, eta thrilerraren generoarekin ikustekorik ez duen jitea eta erritmoa eman dizkio: musika obsesiboa, kamera geldo baina geldiezina, portu giroko irudiak eta protagonistaren baitako misterioa.