Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Fas Zinekluba: «LIBERTAD»

marzo 11

Libertad · Catalunya/Madril/Belgika · 2021 · 104 min · Zuz.: Clara Roquet · V.O.S.C.

Mugarik gabe Ekonomilariak eta Euskal Ekonomistak Elkargoa-reekin elkarlanean saioa

Gonb: Anne Gobbetti (Ekonomistak)

Diruaren estutasunik gabe bizi den familia katalan bat udaldian da, eta ziurrenera etxeko amonarekin igaroko duten azkena izango da, dementzia aurreratua baitu. Norak 14 urte ditu, eta nerabezaroaren bigarren fasea igarotzen ari da. Bere tokia bilatzen saiatzen dabil haurren eta nerabeen artean. Kontuak aldatzen dira Libertad iristen denean, 15 urteko neskatoa, Rosanaren alaba, amona zaintzen duen kolonbiarrarena. Bi neskatoak lagunak egiten dira, eta libertimenduak bilatuko dituzte; Nora aske sentitzen da orain*.

Vidal familiak ohituretan aldaketa bat sumatuko du, baina estatusari eustearren erreakzionatu egingo du, ez baita gauza bera familiako beste bat bezalakoa izatea edo familiaren parte izatea. Hala, nahasian agertuko dira helduaroranzko trantsizioa (filmaren leitmotiva) eta klase gorabeherak eta immigrazioa (ohar iradokitzaileak).

Filmak lortzen du tono justua, eta ikus-entzunezko muntatze zoragarria eskaintzen du, interpretazio bikainekin.

Trailer

www.cineclubfas.com

Local

El Carmen Aretoa – (Salón Indautxu)
Indautxu Plaza z/g
Bilbao, Bizkaia 020 España