Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Feliz día»

noviembre 1

Zuzendaritza, dramagintza, interpretazioa: Andrés Caminos, Gadiel Sztryki
Jatorrizko musika: Pablo Viotti, Andrés Caminos
Jantziak: Analia Cristina Morales
Argiztapena: Matías Sendón

“Urtebetetze zoriontsua” desio izateari utzi eta betebehar bihurtzen denean

Sutottos konpainia argentinarra Barakaldo Antzokira itzuli da, Inestable pieza enblematikoarekin gu bisitatu eta zazpi urtera. Orduan, fobiei eta paranoiei buruz hitz egiten baziguten, orain zoriontasunari buruz hausnartzeko asmoa dute.

Gizartean nagusi diren diskurtsoen arabera, gizakiaren bizitzak erabateko zoriontasuna du zentzu eta helburu bakar. Zoriontsu izatea inposaketatzat duen mundu honetan, urtebetetzea zoriontasun-egoeraren puntu gorena da. Premisa hori ardatz hartuta, Sutottosen ikuskizun berriak bere umore bereizgarriari eusten dio, zoriontasunaren aginduari, kausei eta ondorioei buruz hausnartzeko.

Komedia existentzial honetan, amaren etxean bizi diren bi anaia bikik 40. urtebetetzea ospatuko dute. Gonbidatuen zain dauden bitartean, zoriontsu izateko etengabeko saiakerak eta porrotak ikus ditzakegu. Germanek harreman bat hasi du Alejandrarekin, bere amaren berdin-berdina den emakumearekin, zeinak bere bizitza osoa krisian jarriz familia bat osatzea proposatzen dion. Bestalde, Pablok ez du hazi nahi, ez du onartzen heldu bihurtzea, independizatu nahi du, baina oraindik ez du bere burua prest ikusten.

Local

Barakaldo Antzokia – (Antzokia)
Juan Sebastian Elkano, 4
Barakaldo, Bizkaia 013 España