Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Feministaldia 2024: «*Agerraldia 1#»

noviembre 28, 2024

Feministaldia 2024 jaialdiaren barruan.

Egitaraua:

16:00 | Las Nenas Show: agur eta ciao 

16:15 | Euskal Herriko musika-eszena (trans)feministen gorputz-etnografia bat: elkarrekikotasunak, afektuak eta barresanhitzeak. Udane Baraginagarrementeria

Boz Beltzak: ahozko historio bat. Tania Safuera

17:00 | Zer dago between agur eta ciao? Soo-Hyun Moon, María Ibarretxe

  • Euskal Herriko musika-eszena (trans)feministen gorputz-etnografia bat: elkarrekikotasunak, afektuak eta berresanahitzeak  

Euskal Herriko musika-eszena (trans)feministen zentroa asko dira eta ez da bat ere: autogestioa da, plazera, disidentziak dira, dantza eta izerdia. Espazio propioak dira, kontraesanak, punka, kolektibitatea da, amorrua, garra eta garrasiak. Begiak irekitzean hasten den hori da, ixten dituzunean amaitzen ez dena eta ohartu gabe jarraitzen duena: zaurgarritasuna eta elkarrekikotasuna dira. Do It Yourself. Do It With Others. Do It Together: musikaz politika eta politikaz musika.   Gorpuztasuna kokaleku, norabide biko galdera baten bueltan, edo elkargurutze batetik abiatutako bi galderen bueltan: zein forma hartzen du esperientzia musikalak politika (trans)feministatik pentsatu eta gauzatzean? Eta zein forma hartzen du politika (trans)feministak musikatik eta musikarekin gorpuzten denean?

  • Boz beltzak: ahozko historia bat

Hitzaldi honen abiapuntua Voces negras. Una historia oral de las músicas populares africanas liburua da. Testu horretan, ahozko transmisioa eta etxeko espektroa musika herrikoiak mantentzeko modua izatearen ideia berreskuratzen da, eta funtsezko galdera bat jartzen du mahai gainean: zeintzuk dira Afrikako musika herrikoiak eta zer soinu biltzen dituzte? Erantzun kategorikoak lortzetik urrun, testua musika horiek sortu ziren testuinguru sozialetara hurbiltzen da, horiek era kritikoan interpretatzeko eta ulertzeko musika dela arima beltzak mendetako zapalkuntzaren ondoren eskura izan duen adierazpen-gune urrietako bat. Musika horietaz ari denean, gainera, irudimenari, eguneroko bizitzari, jatorrizko hizkuntzei, plazerari, sufrimenduari, ametsei, autoerrealizazioari eta abarrei heltzen die, baita Afrikako kulturen ertz ugariak ulertzeko aukera ematen duten elementu guztiei ere.

  • Zer dago Between Agur eta Ciao?

Soohyun Moonen eta María Ibarretxeren arteko lankidetza-ideia hau espazio-denbora hautemangarri honetan planteatu da, iragaitzan, amaitu denaren eta berriz hasiko denaren artean. Definitu gabeko leku horretan, Soohyun Moonen ahotsak pansoriaren 5 istorioetako batera garamatza, Simchongen istorioan barrena, non neskato batek ama hila topatu eta harekin hitz egiten baitu, linbo hartan. Hasiera eszeniko horretan, Euskal Herrian, Ibarretxek «Gauzen amaierari buruzko azterlan koreografikoa», doluari buruz Seulen (Hego Korea) sortutako dantza soloa, amaitzen zuen lekutik abiatuko da Soohyun Moon.

Parte-hartzaileak:

  • Las Nenas
  • Udane Barinagarementeria Laka
  • Tania Safura
  • Soo Hyun-Moon
  • María Ibarretxe

Local

Tabakalera – (Z Aretoa)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España