Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Feministaldia 2024: «*Agerraldia 4#»

noviembre 30, 2024

Feministaldia 2024 jaialdiaren barruan.

  • Atalase-espazioak

Lefevrek dioenez, gizarte bakoitzak berezko espazioa sortzen du. Emakumeak Babesteko Patronatuko erreformatorioen (1941-1985) espazioa, hain justu, zentroan barneratzearena eta diziplinatzearena da, eta ezinbestean dago lotuta frankismoaren mendean sortutako beste leku batzuetako funtzionamenduarekin, adibidez, emakumeen kartzelenarekin, umezurztegienarekin eta Sorospen Sozialeko aterpetxeenarekin. Artxibo bisualean gehien errepikatzen den esparrua atalasea da, “tarteko” espazioa. Leihoak, portxeak, ateak eta lorategiak, ziurrenik intuizio hutsez, erabilgarriak dira ariketa biopolitiko basati hori, ekimen sexuala zuten emakumeak zapaldu eta behartu zituen erakunde hori, izan zena iruditegian osatzeko.

  • Nola identifikatu salbazionismo zuria adopzio ez-zurian?

Adopzioa ez da ekintza altruista gisa bizi behar.

Adopzioa ez da zure ikuspegi arrazistaren antidotoa.

Behin eta berriz, adopzioaren inguruko diskurtso erromantizatua entzuten dugu, iturria salbatzaile zuriaren sindromea duen iruditeria arrazistan duena hori ere. Esan daiteke sindrome hori deskribapen sarkastiko edo kritiko bat dela, pertsona arrazializatuekin salbatzaile rola izateko ekimena duela sentitzen duen pertsona zuriarena, zeinak haren karitate-ekintza edo ekintza altruista jartzen baitu erdigunean, ez dena egiazko harreman bat, edo botere-harremanik gabeko elkarrekiko elkarrizketa sortzen ez duena. Hala eta guztiz ere… Nola eragiten du ikusmolde kolonialetik datorren zapalkuntza horrek adopzioan? Zer ondorio mota izan dezake harremanen arloan? Eta nola eragiten dio pertsona arrazializatu adoptatuen baitari? Salbazionismo zuria egiturazko beste indarkeria mota bat dela uler daiteke? Nola deseraiki daiteke?

Local

Tabakalera – (Z Aretoa)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España