Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Feministaldia 2024: «Lokatzetan, intersekzionalitatea oinarri duen esperimentu honetan»

noviembre 28, 2024

Feministaldia 2024 jaialdiaren barruan.

«Harreran, “kaixo, agur!”” hitzetatik harago, begiradan dugu arreta. Begiradek jasotzen dute herritarra edo errefuxatzen.  Atea gurutzatu eta sartu zaitez askotariko beharrak asetzen dituen Plazara: espazio segurura, abegikorrera; sentitu zaitez jasoa; esku-hartzea izan dadin ahalduntzailea; udal ekipamendu publikoa den arren, komunitariotik ere baduena (autoantolakuntza); emakume-gizon-ez bitar zein sexu disidenteentzako leku dena; adineko, gazte zein haurrentzako dena; matxismoa, arrazakeria, heteropatriarkatuak kolpatutako herritarren aterpe eta bozgorailura sartu; kontzientzia eta eraldaketa feminista eta antiarrazistarako kabi, (des)ikas-leku…

Askotariko beharrak asetzen dituen plaza honetatik hitz eginen dugu bertan gurutzatu eta elkar ezagutu nahi duten emakumeez*, harremanez, korapiloez, aniztasunaren politizazioaz, gatazkez, izendatzea asko kostatzen den desberdinkeriez, gorputzetan txirikordatzen diren zapalkuntzez, kale nagusitik erauzitako bizitzez, agurrez, “Agur, Ciao, Salamalikum, bizlama, buenos dias…”-ez, hau da, hiztun eta hizkuntzez, harreraren garrantziaz eta beste hainbat kontuez.»

Local

Kontadores Aretoa (Gazte zentroa)
Pasai San Pedro Hiribidea, 13 (Bidebieta)
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España