Fenomena Kultur Elkarteak sustatuta, 2025eko Fenomena Jaialdia urriaren 11n ospatuko da.
Euskal Herriko eta Estatuko artista ospetsuak eta nazioarteko bandak bilduko dituen programazio berezi batekin ospatuko du jaialdiak bere hamargarren urteurrena. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta gauerdira arte luzatuko da, Kirol Kaian. Sarrera doakoa izango da.
Itxaropen handiena piztuko duen uneetako bat Elliott Smith estatubatuar abeslari eta kantugileari egingo zaion omenaldia izango da, 2003an zendu zen artista eragin handikoa, eta haren lanak oraindik ere inspiratzen jarraitzen du. Ordu bateko errepertorioan zehar, bere diskografia osoan zeharreko kantuak interpretatuko dira, eta bertan islatuko da Elliott Smithen lanaren handitasuna, haren konposizio-gaitasun paregabea; sentikortasun hautsiaren gainetik, bere doinu aberastasunaren dohaia eta egiazkotasunaren muinera heltzeko grinak agerian geratuko dira —horixe lortu baitzuen: bere jarraitzaile bakoitzaren “egia”-ra iristea, gaur egun eskertutako umezurtzak garenon bihotzetan. FNMN-etik gure esker ona adierazi nahi diegu Miren, María, Dani, Leire, Flecha, Galder, Ferrán, Daf eta Josebari, proiektu zail baina, espero dugunez, aberasgarri honetan izan duten inplikazioagatik.
Omenaldiaren ondoren, Pinpilinpussies igoko dira oholtzara (18:30ean). Bikote euskatalanak 2021az geroztik darama 90eko hamarkadaren bertsio eguneratua astintzen: bi disko eta EP batekin, proposamen sendo, zaratatsu, melodiko eta punk bat finkatuz. Sentikor eta grunge kutsukoa, eta, gainera, rock doinu berriei ere irekia.
Jarraian, Ebbot Lundberg & The Solar Circus suediarren txanda izango da (19:30ean). Ebbot Lundberg Europako XXI. mendeko rockaren funtsezko figura da; tarteka bere kantutegia mundu erdian zehar eramaten du, formatu desberdinetara moldatuz. Oraingoan FENOMENAn izango dugu, Solar Circus taldearekin batera… eta bere eskuineko eskua, Billy Cervin gitarra-jotzailea, luxu hutsa izango da.
Gauean aurrera eginez, The Guru Guru izango ditugu 21:15ean. The Mars Volta-ren oihartzunak, QOTSA-ren ukituak, eta Jay-Jay Johanson-en antzeko pop hauskorra… gehiago molatu daiteke? Belgikako talde hau urteurreneko tarta honetako sorpresa izan daiteke. 2017an Pchew (harritzeko moduko heldutasuna zuen diskoa) diskoarekin debutatu zutenetik, ibilbide pausatua baina sendoa egin dute (hiru erreferentzia diskografiko besterik ez). Erritmoaren sormena (begira baxu-jotzaileari), gitarretan dinamismoa eta maskara histrioniko baten atzean ñabardurez betetako ahotsa duen abeslaria.
Eta azkenik, 23:00etan, Erromako (Italia) BLACK RAINBOWS etorriko dira. Black Sabbathen semeordeak direla diote, eta 2014an lehen aldiz jo zutenetik ibilbide oparoa daramate. Haien esanetan, Heavy Psych Stoner Space jotzen dute. Baina ez dira 70eko hamarkadara begira geratzen: oinak 90eko hamarkadan dituzte, eta horixe da haien grazia, haien freskotasuna. Soundgarden-en usain apur bat, fuzz grunge-aren ale batzuk, eta riff ahaztezin ugari. Asko dute esateko, eta guk, zer erantzun. Urteurreneko itxiera, rock gogorreko banda batekin. Gogoa geneukan.
Jaialdiak, gainera, jan-edanerako barra solidario bat izango du, eta bertan edalontzi berrerabilgarri bat eskainiko da 2 euroren truke. Bildutako diru guztia Gazako laguntza humanitariora bideratuko da, Etxara elkartearen bitartez.