Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Feriantes»

marzo 1, 2026

Feriantes antzezlanak omenaldia egin nahi die azokei, barrakei, tramankuluei, Espainia osoko herri eta hirietan ilusioa eta dibertsioa saltzen bizitza eman duten horiei guztiei.

Gure herrialdearen historian barreneko ibilbidea ere bada. El Patio Teatro konpainiak azoka bat agertokira eramateko saiakera egin du: ikuskizunetik ateratzean, arratsaldea barraketan igaro izanaren sentsazioarekin utzi nahi ditu ikusleak.

Hala, azokei beste nonbaitetik begiratzeko gonbita luzatzen digute.

El Patio Teatro konpainia Izaskun Fernándezek eta Julián Sáenz-Lópezek sortu zuten Logroñon 2010ean, hainbat teknika eta diziplina artistikotan ibilbide luzea urratu eta prestakuntza zabala jaso ondoren.

Eguneroko gauzen emozioetatik abiatzen diren istorioak kontatzeko premia du oinarri konpainiak. Istorio horiek aitzakia hartuta, lengoaia propio baten bilaketan murgildu dira, agertokien gainean kontatu ahal izateko.

Antzerki dokumentaleko ikuskizun onena (FETEN Xixon, 2025)

Eszenografia onenaren Drac d ‘Or saria (Feria Titelles Lleida, 2024)

Fitxa artistikoa:

  • Konpainia: El Patio Teatro eta Centro Dramático Nacional
  • Zuzendaria eta dramaturgoa: Izaskun Fernández, Julián Sáenz-López
  • Antzezleak: Alejandro López, Julián Sáenz-López, Diego Solloa
  • Eszenografia eta argiztapena: El Patio Teatro

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Neguko Programazioaren parte da.

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España