Musikagintzan 40 urte bete dituela eta, Fermin Muguruzak nazioarteko bira egingo du 2025ean, aurtengo abenduaren 20 eta 21ean Bilbon emango dituen kontzertuetarako 16.000 sarrerak minutu gutxitan saldu eta gero. Hala iragarri du Kortatuk bere lehen maketa kaleratu zuen egunetik 40 urte bete direnean.
Fermin Muguruzak 2025eko urriaren 4an itxiko du, Iruñeko Nafarroa Arenan, 40. urteurreneko bira, hain zuzen ere Kortaturen «Azken Guda Dantza» kontzertu gogoangarria eman zuen hiri berean. Sarrerak abenduaren 17an jarriko dira salgai.