Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Fibromialgia eta neke kronikoaren sindromea:ezagutu ulertzeko»

junio 2 - junio 9

“Fibromialgia eta Neke Kronikoaren Sindromea, Osasunaren Mundu Erakundeak duela 30 urte baino gehiagotik aitortzen dituen gaixotasunak izan arren, oraindik oso ezezagunak dira. Bere diagnostikoa klinikoa da eta bere prebalentzia populazioaren %5ekoa da gutxi gorabehera. Gaur egun, badakigu Sentsibilizazio Zentraleko Sindromeak direla, alegia, gaixotasun tradizionalaren paradigmaren barruan sartzen ez direnak, egun, ez baitago ez laborategiko probarik ez erradiologikorik haien diagnostikorako. Diagnostikatu diren pertsonek eta herritarrek, oro har, ez dute haien etiologiaren, diagnostikoaren, tratamenduaren eta ikerketaren inguruko ezagutzarik, eta, ondorioz, are zailagoa da pertsonek bizi-kalitatea hobetzea.

Hori dela eta, elkartetik, aurten, Fibromialgiaren eta Neke Kronikoaren Sindromearen Nazioarteko Egunari begira, (maiatzaren 12a) erakusketa ibiltari bat egingo dugu hainbat gizarte-etxetan, sindrome horiei buruzko informazio argi eta egiazkoa eskaintzeko, eta, hala, sindrome horiek dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobeto ulertzeko, horrela, ahal den neurrian, haien bizitzetan eragina murriztuz”

Inaugurazioa: 2025eko maiatzaren 12an. 12:00etan. Judimendi Gizarte Etxea

Erakusketa ibiltaria:

  • Judimendi G.E: maiatzaren 12tik 18ra
  • Lakua G.E: maiatzaren 19tik 25era
  • Iparralde G. E.: maiatzaren 26tik ekainaren 1era
  • Salburua G. E.: ekainaren 2tik 9ra

 

Local

Salburua Gizarte Etxea – (Areto nagusia)
Bratislava Hiribidea, s/n
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España