Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Fikziohesioa»

noviembre 3, 2024

Talde batean kohesioa lortzea batzuetan ez da erraza izaten, baina beharrezkoa da. Ideiarik gabeko sei aktore hauei egur xafla batek kohesiorako bidea irekiko die. Egur puska horri esker, triziklo eta aizkora batekin aurkituko dira, saskibaloi partida itzela jokatuko dute eta mikrofono pare batekin casting batean parte hartzeko aukera izango dute. Horrez gain, eraztun boteretsu baten menpe egongo dira eta hori desiratzen duen begi zahar handi batengandik ihes egin beharko dute. Xafla honek duen magia eta fikzio hauei esker, lortuko al du talde honek kohesioa?

KALTE KOLEKTIBOA sei gaztek osatzen duten antzerki konpainia da: Omar Somai Lasa, Gaizka Sarasua Sorondo, Iholdi Beristain Martínez, Ander Lacalle Pérez, Eider Villalba Arrieta eta Oihan Carramiñana Zaldua.

2023an taldea eta gure lehenengo antzezlana sortu genuen, “Fikziohesioa”. Honek, Bilboko Pabellon 6-eko Antzerki Arineko Lehiaketaren 10.edizioko Antzezpen Onenaren Saria jaso zuen.

Local

Gezala Auditoriuma
Donibane kalea, 2
Lezo, Gipuzkoa 053 España