Saio bikoitza Las hijas del fuego (Pedro Costa) eta Guerras de Broma (Jean-Luc Godard).
Pantaila osoa hartzen duen irudi-triptiko bat, minez eta estasiz beteriko musikal bat. Elizabeth Pinard, Alice Costa eta Karyna Gomes abeslariek parte hartzen dute, 1951n Cabo Verdeko Fogo uharte bolkanikoaren erupzioaren ondoren elkarrengandik banandutako emakume gisa. Hirurek Ukrainako abesti herrikoi bat abesten dute.
2022ko irailean, hil zenean, Jean-Luc Godard film luze bat prestatzen ari zen. Charles Plisnier idazle belgikarrak 1937an argitaratutako Falsos pasaportes eleberriaren egokitzapena.
Film luze hura gauzatu ez bazen ere, Godardek muntatu eta ikusi zuen trailer korapilatsu eta ederra bere azken obra gisa hartu izan da; paper eta itsasgarriz, pintura eta argazkiz, soinuz eta isiltasunez egituratutako zineak, politikak eta historiak osatutako collage konplexua.