Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Film laburren idazketarako tailerra

junio 23 - julio 25

GIDOIk eta ESCACek bat egin dute Bilbon prestakuntza proposamen berri bat eskaintzeko. 

Ikastaro trinko, presentzial, praktiko eta kolaboratibo bat, istorioak kontatzeko interesa duen edonorentzat irekia, eta gidoiaren munduan hasi nahi dutenentzat nahiz proiektuen garapenean sakondu nahi dutenentzat diseinatua.

Prestakuntza hau DOAKOA da, 150 €-ko fidantza itzulgarriarekin.

Zer da

Fikziozko film laburren gidoi idazketa ikastaro trinkoa, idazketa profesionaleko programak erabiliz, hala nola CeltX, Final Draft edo Fade IN.

Nori dago zuzenduta

Ikus-entzunezko narratiban oinarri sendoa eskuratu, ahots propioa garatu eta sormen-prozesuaren funtsezko tresnak menderatu nahi dituzten gidoigileei zuzendua.

Zertaz doa

42 ordutan zehar, teoria eta praktika uztartuz, film laburren gidoi baten garapenaren fase guztiak aztertuko dituzte bertaratzen direnek: ideien sortzea, lehen bertsioa, berridazketak eta produkziorako prest dagoen azken bertsioa.

Parte-hartze aktiboa sustatuz eta eskuzabaltasuna landuz, writers’ room profesional gisa funtzionatuko du. Parte-hartzaileek etxean idatziko dute eta klasean elkarri lagunduko diote: euskarri teorikoa jasoko dute, baina, batez ere, beren ideiak azalduko dituzte, gainerakoenak aztertuko dituzte eta feedbacka ematen eta jasotzen ikasiko dute, ondoren beren proiektuaren garapen-fase guztietan inplementatzeko.

Ikastaroari amaiera emateko, film laburren gidoi oso bat aurkeztuko da, narrazio-diseinuaren sendotasunean eta formatua industriako estandar profesionaletara egokitzean oinarrituta ebaluatuko dena.

Datak: ekainak 23 – uztailak 25

Iraupena: 42 ordu.

  • Astelehenetan: 17:00etatik 20:00etara
  • Asteazkenetan: 17:00etatik 20:00etara
  • Ostiraletan: 17:00etatik 20:00etara

Lekua: Ledesma, 10 BIS. Bilbo.

Hizkuntza: gaztelania.

Haritz Zubillagari buruz: zuzendaria, gidoigilea eta muntatzailea. Bere film laburrek (She’s Lost ControlLas Horas Muertas eta The Devil on Your Back) nazioarteko 100 sari baino gehiago jaso dituzte, baita Urrezko Méliès sarietarako izendapena ere. Netflixeko El hoyo arrakasta globalaren muntatzailea da, baita haren sekuelarena ere, hala nola Rich Flu nazioarteko kopropdukzioarena ere.

Informazio gehiago eta matrikula HEMEN (ESCACen webgunea).

Local

Ledesma, 10 BIS.
Bilbao, Bizkaia 020 España