Film Symphony Orchestrak aurkezten du ikuskizun berri eta ikusgarri hau, prest zaude animazio-zinemaren bihotzera eramango zaituen bidaia ahaztezinerako?
TOON STORY ikuskizun berrian, Film Symphony Orchestra-k, gure herrialdeko zinemazaleen orkestrarik zinemazaleenak, belaunaldiak markatu dituzten soinu-bandak omenduko ditu.
Aladdinen, Pocahontasen edo Ederra eta Piztia-ren magiatik hasi, Lehoi Erregea, Toy Story, Shrek edo Munstroak S.A.-ren emozioetatik igaro, eta Dragoi bat nola hezi, Kung Fu Panda edo Mononoke Printzesa-ren epikotasunera helduko gara.
70 artista taula gainean musikaria, abeslaria eta eszena ikusgarria, guztiak Constantino Martínez-Orts zuzendari karismatikoaren gidaritzapean, animazio-zinemaren ibilbide paregabe honi bizia emateko.
Familia osoarentzako esperientzia aparta.
Ikus-entzunezko ikuskizun zirraragarria: barre egin, hunkitu eta abesteko modukoa!
Erosi zure sarrerak eta bizi inoiz kontatu den istorio animatuena!
Egitaraua:
El Rey León
Shrek
La Bella y la Bestia
Cómo entrenar a tu dragón
Aladdín
La princesa Mononoke
Toy Story
Kung Fu Panda
Pocahontas
Anastasia
Monstruos S.A.
Chicken Run
Los Increíbles
Ice Age
Pesadilla antes de Navidad
Tom y Jerry
Garrantzitsua:
Ez da gomendagarria bost urtetik beherako haurrek ikuskizunera joatea.
Ez da gomendatzen argi-efektuekiko sentikorrak diren pertsonentzat, ikuskizunean argi-efektu bereziak erabiltzen direlako.