OHARRA: Jatorrizko hizkuntzan, euskarazko azpitituluekin.
Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da, eta Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakaleraren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.
Euskadiko zinemaldietan emandako zenbait film beren interesagatik hautatu, proiektatzeko eskubideak erosi eta euskaraz azpititulatzea aurreikusten du programak, baita zita hauetatik kanpo jaso edo emandako filmak aintzat hartzea. Helburua,material hau guztia interesa azaltzen duten kultur erakundeen esku kosterik gabe jartzea da, erakundeek film hauek jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiekzio ez komertzialetan eman ahal izateko.
1990eko hamarkadaren amaieran, oporraldi konplexu dekadente batean, 11 urteko Sophiek denbora gutxi du Calum, aita maitekor eta idealistarekin egoteko. Sophieren nerabezaroa azaleratu ahala, Calumek aitatasunetik kanpo bizitzeko duen gogoa areagotu egiten da. Hogei urte geroago, Sophieren azken oporretako oroitzapen samurrak haren harremanaren erretratu indartsu eta urratzaile bihurtzen dira, ezagutu zuen aita ezagutu ez zuen gizonarekin adiskidetzen saiatzen den bitartean.