
OHARRA: Jatorrizko hizkuntzan, euskarazko azpitituluekin.
Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da, eta Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakaleraren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.
Euskadiko zinemaldietan emandako zenbait film beren interesagatik hautatu, proiektatzeko eskubideak erosi eta euskaraz azpititulatzea aurreikusten du programak, baita zita hauetatik kanpo jaso edo emandako filmak aintzat hartzea. Helburua,material hau guztia interesa azaltzen duten kultur erakundeen esku kosterik gabe jartzea da, erakundeek film hauek jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiekzio ez komertzialetan eman ahal izateko.
Danimarkan bizi den errefuxiatu afganiar batek onartu egin du bere historia pertsonala kontatzea, baina baldintza batekin: ez da bere nortasunaren berri emango. Helburu hori lortzeko, zuzendariak animazio-estilo bat erabiltzea erabaki zuen, protagonista babesteaz gain, haren istorioa indartzen zuena.
Fitxa teknikoa: