Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

FILMAZPIT: «Gaza mon amour»

marzo 18

OHARRA: Jatorrizko hizkuntzan, euskarazko azpitituluekin.

Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da, eta Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakaleraren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.

Euskadiko zinemaldietan emandako zenbait film beren interesagatik hautatu, proiektatzeko eskubideak erosi eta euskaraz azpititulatzea aurreikusten du programak, baita zita hauetatik kanpo jaso edo emandako filmak aintzat hartzea. Helburua,material hau guztia interesa azaltzen duten kultur erakundeen esku kosterik gabe jartzea da, erakundeek film hauek jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiekzio ez komertzialetan eman ahal izateko.

Gaza mon amour

Gaza, gaur egun. Issa, hirurogei urteko arrantzalea, ezkutuan maiteminduta dago Sihamekin, Leila alabarekin merkatuan lan egiten duen emakumearekin. Apoloren estatua faliko zahar bat bere arrantza-sareetan aurkitzen duenean, Issak ezkutatu egiten du, altxor misteriotsu eta indartsu honekin zer egin ez dakiela. Hala ere, funtsean, aurkikuntza honek bere bizitza betiko aldatuko duela sentitzen du. Bitxia bada ere, bere konfiantza hazten hasi da eta azkenean Sihamengana hurbiltzea erabaki du.

Fitxa teknikoa:
  • Zuzendaria: Mohammed Abou Nasser, Ahmad Abou Nasser
  • Gidoia: Mohammed Abou Nasser, Ahmad Abou Nasser
  • Musika: Andre Matthias
  • Urtea: 2020
  • Herrialdea: Palestina
  • Iraupena: 84 minutu
  • Aktoreak: Salim Dau, Hiam Abbass, Maisa Abd Elhadi, George Iskandar…
  • Hizkuntza: jatorrizko bertsioa euskarazko azpitituluekin

Local

Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia
Errementari kalea, 32
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España