OHARRA: Jatorrizko hizkuntzan, euskarazko azpitituluekin.
Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da, eta Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakaleraren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.
Euskadiko zinemaldietan emandako zenbait film beren interesagatik hautatu, proiektatzeko eskubideak erosi eta euskaraz azpititulatzea aurreikusten du programak, baita zita hauetatik kanpo jaso edo emandako filmak aintzat hartzea. Helburua,material hau guztia interesa azaltzen duten kultur erakundeen esku kosterik gabe jartzea da, erakundeek film hauek jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiekzio ez komertzialetan eman ahal izateko.
Nevia 17 urteko nerabea da, eta Napoliko kanpoaldean hazi da. Gizona nagusi den mundu honetan emakume gisa errespeta dezaten lortzeak ez du zentzurik harentzat. Hori dela eta, Neviak kirol-arroparekin janzten hastea eta jarrera errebeldea hartzea erabakitzen du. Hala ere, zirku baten etorrerak ustekabeko aukera bat eskaintzen dio, bere bizitza alda dezakeena.
Jatorrizko izenburua Nevia
Urtea 2019
Zuzendaria(k) Nunzia De Stefano
Gidoia Nunzia De Stefano, Chiara Ridolfi
Ekoizpena Matteo Garrone, Alessio Lazzareschi, Davide Tovi
Musika Michele Braga
Muntaketa Sarah McTeigue
Aktoreak Virginia Apicella, Pietra Montecorvino, Rosy Franzese, Pietro Ragusa, Gianfranco Gallo
Argazkia Guido Michelotti
Herrialdea Italia
Jatorrizko hizkuntza Italiera
Gaia Emakume gaztea izatea Napoli kanpoaldeko testuinguruan
Iraupena 86′