Cargando Eventos

« Todos los Eventos

FILMAZPIT: «SUTEMOSE»

octubre 29

OHARRA: Jatorrizko hizkuntzan, euskarazko azpitituluekin.

Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da, eta Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakaleraren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.

Euskadiko zinemaldietan emandako zenbait film beren interesagatik hautatu, proiektatzeko eskubideak erosi eta euskaraz azpititulatzea aurreikusten du programak, baita zita hauetatik kanpo jaso edo emandako filmak aintzat hartzea. Helburua,material hau guztia interesa azaltzen duten kultur erakundeen esku kosterik gabe jartzea da, erakundeek film hauek jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiekzio ez komertzialetan eman ahal izateko.

SUTEMOSE

Lituania, 1948. Gerra amaitu da, baina herrialdea hondatuta geratu da. 19 urteko gazte batek erresistentziara batuko da, sobietar okupazioaren aurka. Bi aldeek ez dute baldintza berdinetan borrokatzen, baina borroka etsiak biztanle guztien etorkizuna aldatu dezake. Bizi-ikaskuntza betean, gazteak indarkeria eta traizioa ezagutuko ditu. Lerroak desegiten dira bere gaztaroko grina sutsuaren eta borrokatzen ari den kausaren artean. Bere energia guztiak gogo biziz inbertituko ditu, baita horrek bere errugabetasuna galtzea esan nahi badu ere.

Jatorrizko izenburua SUTEMOSE
Urtea 2020
Zuzendaria(k) Šar?nas Bartas
Gidoia Šar?nas Bartas, Ausra Giedraityte
Ekoizpena Šar?nas Bartas, Artemio Benki, Inese Boka-Grube
Musika Gabriele Dikciute, Jakub Rataj
Muntaketa Simon Birman, Alina Lu
Aktoreak Arvydas Dapsys, Marius Povilas Elijas Martynenko, Vita Siauciunaite, Alina Zaliukaite-Ramanauskiene
Argazkia Eitvydas Doskus
Herrialdea Lituania
Jatorrizko hizkuntza Lituaniera
Gaia Lituania sobietar okupazioaren aurka
Iraupena 126′

Local

Berrizko Kultur Etxea – (Berrizko Kultur Etxea)
Geltoki, 3
Berriz, Bizkaia 019 España