Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Filtro»

marzo 27

Bilboko konpainiaren nazioarteko lehenengo koprodukzioa da, Montevideoko (Uruguai) Sala Verdi aretoarekin elkarlanean.

Filtro antzezlanak taularatu egiten du 1994ko abuztuaren 24ko gertakarien errepresio basatia; hain zuzen ere, Uruguain bizi ziren eta Espainiara estraditatu behar zituzten ETAko hiru kiderekin elkartasunean egindako manifestazio jendetsuaren aurkako errepresioa du hizpide. Montevideoko Filtro ospitalearen inguruetan izandako gertaera larrien ondorioz, hil egin ziren Fernando Morroni eta Roberto Facal uruguaitarrak, eta ehunka zauritu ere izan ziren. Horixe da Maria Goiricelayak idatzitako ikuskizunaren ardatz nagusia, Goiricelayak berak eta haren lankide artistiko Ane Pikazak elkarrekin zuzendua.

Iragana ikertzea du helburu Filtro antzezlanak, oraina aztertu eta etorkizuna argitzen laguntzeko. Ildo artistikoari leial, historia hurbila berrikustera dator La Dramática Errante konpainia, ziurtasunak eraitsi eta galdera berriak sortuko dituen ikuspegiarekin. Hala, nazioarteko elkartasuna balioan jartzea, justiziaren funtzionamendua berrikustea eta horrelakorik berriro ez gertatzea dute helburu.

Fitxa artistikoa: 

  • Artistak: Marcos Valls, Agustín Urrutia, Luis Pazos, Camila Parard
  • Konpainia: La Dramática Errante eta Sala Verdi
  • Dramaturgia eta zuzendaritza: María Goiricelaya
  • Zuzendaritza-laguntzailea: Ane Pikaza
  • Musika: Ibon Belandia
  • Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen neguko programazioaren parte da.

Sarrerak:

  • Sarreren salmentaren ordutegi berezia: urtarrilak 28
    • Udal Antzoki Sareko lehiatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 12:00etatik 18:00etara
    • Online salmenta utarrilaren 28ko 12:00etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Ohiko salmenta: urtarrilaren 29tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España