
Isiltasunaren presentzia funtsezkoa da bizitzan zein musikan. Estimulu-fluxu etengabean murgilduta bizi gara, eta horrek zaildu egiten du sakon entzutea eta gogoeta egitea. Testuinguru horretan, isiltasunak esanahi transzendentala hartzen du. Era berean, programa hau osatzen duten obretan, isiltasunek funtsezko papera betetzen dute: ez dira gabezia, baizik eta diskurtso musikalaren beraren zati erradikala. Ideia horrek bat egiten du Eduardo Chillidaren pentsamenduarekin, bere obran isiltasuna hutsaren antzekoa izan baitaiteke, eta kasu honetan hutsa ez da ezereza, baizik eta posibilitaterako, elkartzeko eta barne-erresonantziarako espazioa.
Programa