Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Fluxu 2025: Carmen Salgado Amado

enero 12, 2026 - febrero 6, 2026

Fluxu 2025, Nafarroako Arte Garaikidearen Zirkuituaren barruan.

ATOMOA

Nire proposamenak honako gai hauek jorratzen ditu: haziek sortzen didaten jakin-mina, duten potentziarekiko etengabeko mirespena, askotan txiki-txiki den elementu bat izanik zenbaitetan duten indar atomikoa, beste batzuetan hautemanezina dena eta hazkuntza-mekanismo zoragarri bat sortzen duena, deusetik sortuz bizitzarako hain handi eta funtsezkoa den gauza. Miresmena eragiten didate ereiteko goizean goiz esnatzen diren pertsonek, hazia barreiatzen duen haizeak, intsektuek eta biodibertsitatearen osasunean eta kontserbazioan parte hartzen duten izakiek, eguzkiak, euriak, animaliek. 30 objektu-kaxa sortu ditut, bizi garen ekosistemarekin lotutakoak. Bizi garen ekosistemaren zati bat besterik ez dugu ikusten. Presak harrapatutako planeta batean murgilduta bizi garela, kontenplazio pausatuak aukera ematen dit irudiaren misterioa birsortzeko, sentituz aintzat hartzeko, irudikatuz kontatzeko.

 

Urtarrilaren 17an, 11:00etan. Liburutegi publikoa. Kultur etxea.

“Hazia naiz” haurrendako tailerra, Carmen Salgado Amado artistak zuzendua.

Urtarrilaren 24an, 11:00etan. Liburutegi publikoa. Kultur etxea.

“Hazia naiz” helduendako tailerra, Carmen Salgado Amado artistak zuzendua.

Detalles

Comienza:
enero 12, 2026
Finaliza:
febrero 6, 2026
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/01/12/fluxu-2025-carmen-salgado-amado/webkklik00-detalle/eu/

Local

Liburutegi publikoa. Kultur etxea.
Falces, Navarra 104 España