Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Forever»

marzo 19, 2026

Behinola amestu zuen horretatik urruntzen ari den familia baten istorioa da Forever. Maitasunaren kontraesanak umorez eta ironiaz islatuz, hizpide ditu gurasotasuna, hezkuntza, desgaitasuna eta inkomunikazioa, besteak beste. Plataforma birakari baten gainean, zaldiko-maldikobat da Forever, bizitzaren noria. Baina espiral bat ere bada, biratu ahala protagonisten oinazean sakontzen duena. Inkomunikazioak noraino eraman dezake familia bat?

Familia honen istorioa geure familiarena izan liteke, eta,agian, horixe da asaldatzen eta hunkitzen gaituena.

Fitxa artistikoa:

  • Artistak: José Dault, Garbiñe Insausti, Edu Cárcamo
  • Konpainia: kulunka
  • Egilea: Iñaki Rikarte, José Dault, Garbiñe Insausti, Edu Cárcamo

Sarrerak:

18. Kulunkak 15 urte!, Kulunkaren hiru ikuskizunetarako abonamendua 40€

  • Kontsultatu deskontuak
  • Sarreren salmentaren hasiera: abenduak 2
  • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
  • Online salmenta abenduko 2ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Abenduaren 3tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

ZUZENDARI ONENAREN MAX SARIA (2024) 

EGILE ONENAREN MAX SARIA (2024)

IKUSKIZUN ONENAREN TALÍA SARIA (2024)

ESPAZIO ESZENIKO ONENAREN TALÍA SARIA (2024)

KARAKTERIZAZIO ONENAREN GODOT SARIA (2024)

SARIA ESPAZIO ESZENIKO ONENAREN GODOT (2024)

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Neguko Programazioaren parte da.

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España