
2025eko Babestu programako artista egoiliar Beatriz Sánchezek «Fórmulas de Cinética Doméstica» (Etxeko zinetikako formulak) aurkeztuko du
Laborategi artistiko baten emaitza da, eta, bertan, artefaktu mugikorrak eta eskultura txikiak sortu dira, motorrak, eguneroko objektuak, zeramikak eta aurkitutako zatiak erabiliz. Ikerketa-aldiaren ondoren, proiektua Zentroan amaituko da, bi astez lan trinkoa eginez Urkixo aretoan, publikoari irekitako tailer bat izango baita bertan.?
Abenduaren 11tik 14ra, bisitariek aukera izango dute espaziotik ibili eta prozesu eta bitxikerien erakusketa bat ikusteko: mihiztadura hauskorrak eta mekanikoak, itxuraz bizia hartzen duten irudi ezohiko bihurtuta.??
Ohiko erakusketa bat baino gehiago, mugimenduan dauden esperimentuen kabinete batean barneratzea da proposamena. Bertara hurbiltzen direnek modua izango dute aktibatutako artefaktuak inguratu, eta denbora errealean egiten den sormen-prozesu bat ikusteko; hala, zoriak eta esperimentazioak eskultura prekarioak, ezegonkorrak eta harriduraz beteak sortuko dituzte.?