Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

FotoArte 2025: «Fotografías que construyen mundos: la foto-elicitación y el arte de dialogar con imágenes», Noelia Pérez Sándezekin

mayo 27

Hitzaldi/tailer honetan, argazkiek memoriak, narratibak eta ikerketa antropologikoan ezkutuan dauden esanahiak nola piztu ditzaketen aztertuko da. Metodologia honen bidez, irudiek erantzun emozionalak eta narratiboak iradokitzen dituzte zenbait testuingurutan, zuzeneko galderak baino modu sakonagoan. Argazkiek pentsamenduak eta oroitzapenak artikulatzen laguntzen duten estimulu gisa joka dezakete, bestela adierazten zailak izan daitezkeenak, irudiak neutralak ez direlako, baizik eta esanahi kultural, sozial eta pertsonalez beteta daudelako.

Hitzaldi tailerrean metodologia hori antropologia bisualetik azalduko da. Bertan, argazkiek parte hartzaileek elkarlanean ikusten dutena nola interpretatzen duten eta horri zentzua ematen dioten aztertzeko abiapuntu gisa balioko dute. Fotoelikitazioa ikusizko metodologia kritikoen esparru baten barruan dago, irudiek errealitatea irudikatzen eta eraikitzen duten moduak zalantzan jartzea eta deseraikitzea bilatzen dutenak. Teknika, datuak biltzeaz gain, irudiek gure munduaren ulermenean nola eragiten duten hausnartzen saiatzen da.

Hitzaldiaren ondoren, bertaratutako ikasleek tailer praktiko batean parte hartuko dute. Bertan, metodologia hori bertatik bertara esperimentatu ahal izango dute, argazkigintzatik abiatuta hausnarketak eta elkarrizketak sortzeko irudiak erabiliz.

Tailerra Bartzelonako Unibertsitateko Belles Arts-eko eta Institut d ‘Estudis Fotogràfics de Catalunya-ko irakasle Noelia Pérez Sández-ek gidatuko du. Jarduera hau ikasleei, ikertzaileei, profesionalei edo gizarte-zientzietako ikusizko metodologietan interesa duten guztiei zuzenduta dago.

Argazkia: Marie-Blanche Hennelle Fournier, 1870 ‘s

Izena emateko datak
  • Noiztik: 2025/05/15 08:30 Noiz arte: 2025/05/27 18:00
  • Aurrez aurreko izen-emateak: edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere man daiteke izena, frontoietan izan ezik.
  • Prezioa: dohainik

Jarduera hau FotoArte argazki lehiaketaren barruan dago

FotoArte 2025: jardueren egitaraua (pdf)