Argazki-putti izenekoak, hegodun haurren irudiak, bisita-txartel fotografikoetan erabili ziren talde-lana irudikatzeko, baina benetako langileak ezkutatuz. Garai hartako irudiek oso gutxitan erakusten zuten talde-lana argazki-estudioetan, arreta handiz pausatutako fikzioak pribilegiatuz. Kerubinek eta aingeruek laneko espazioak bisualki garbitzeko balio zuten, xehetasun zikinak alde batera utziz eta meritua jeinu indibidualari egotziz. Irudikapen horiek argazki-tailerreko lan-espazioaren ekonomia moralari buruzko eztabaida-uneetan sortu ziren, non gizarte-harremanak eta baliabideetarako sarbidea eztabaidatzen ziren.
Puttietatik abiatutako argazki-estudioaren irudikapen bisualaren ikonografia honek konferentzian metafora gisa balioko digu argazki kanonikoaren historiaren ezabaketei buruz hitz egiteko eta nola jarraitzen dugun heroiaren eta jeinuaren mitoan sartzen diren argazki-fikzioak betikotzen.
Hitzaldia Noelia Pérez Sández-ek emango du Noelia antropologo bisuala eta historialaria da, eta baita Institut d ‘Estudis Fotogràfics de Catalunyako irakaslea eta Bartzelonako Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko Ikusizko Arteen eta Diseinuaren Departamentuko irakaslea ere.
Arabako Argazkilaritza Elkartearekin batera antolatutako hitzaldia, «Lunes fotográfico» zikloaren barruan.
Jarduera hau FotoArte argazki lehiaketaren barruan dago