Cargando Eventos

« Todos los Eventos

FotoArte 2025: Tailerra: «Argiarekin marrazten»

junio 6

Argazkigintzaz ari garenean, logikoa da kamera, lenteak, filmak, sentsoreak eta abarren ideia burura etortzea.

Baina argazkigintzaren hastapenetatik, kamerarik gabeko argazkigintza dei genezakeena praktikatu da.

Fox Talboten marrazki fotogenikoetatik hasita, Man Rayren rayogrametatik eta Christian Schaden Schadogrametatik igarota, László Moholy-Nagyren fotogrametara iritsi arte.

Fotogramaren teknikarekin esperimentatzeko tailer bat planteatzen dugu, non bi proposamen garatuko diren, bata banakakoa eta bestea kolektiboa.

Parte-hartzaile bakoitzak objektu batzuk ekarriko ditu, eta horiekin bere fotograma sortuko du. Ondoren, fotograma erraldoi bat egingo da, giza irudiarekin jolasean.Tailer sentsoriala da hau; argi gorriaren azpian eta laborategiko usain bereizgarriekin lan egingo dugu. Artisau moduan garatuko dugu lana, materialak gure eskuekin prozesatuz.

Arte eta Lanbide Eskolarekin elkarlanean antolatutako lantegia, Koldo Mendaza eta Piko Zuluetaren eskutik.

Izena emateko datak
  • Noiztik: 2025/05/23 08:30 Noiz arte: 2025/06/06 09:00
  • Aurrez aurreko izen-emateak: edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere man daiteke izena, frontoietan izan ezik.
  • Prezioa: dohainik

Jarduera hau FotoArte argazki lehiaketaren barruan dago

FotoArte 2025: jardueren egitaraua (pdf)

Local

Gasteizko Arte eta Lanbide Eskola
Conde Peñaflorida Plaza, z/g
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España