INFORMAZIO OROKORRA
IKASTURTEA: 2025/2026
ARLOA: Gizarte eta Lege Zientziak
KREDITUAK: 14,50 ECTS (*) kreditu
MATRIKULA TASA: 2.000,00 € (Asegurua 4,00 €)
ARDURADUN AKADEMIKOA: Koldo Atxaga Arnedo
(*) ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.
AURKEZPENA
Ikastaroaren helburuak hauek dira:
«Komunikabideetako eta publizitateko ingurune profesionaletarako argazkigintza aurreratua» ikastaroak 145 irakastordu teoriko eta praktiko ditu, bai eta ikasleek garatu beharreko 225 orduko praktika autonomo ere.
Argazkilaritza, publizitatea, moda editoriala edo arte bisualak lantzen dituzten argazkilari profesionalak prestatzeko diseinatuta dago.
Ikastaroko programaren metodologia pedagogikoak aukera ematen du ikasleak tutorizatzeko, beren helburuak zentzu kritiko batetik lortzeko eta programaren edukien barruan garatu beharreko itxaropenei, trebetasunei, gaitasunei eta jarrerei balioa emateko.
«Komunikabideetako eta Publizitateko Ingurune Profesionaletarako Argazkigintza Aurreratuan» espezializatutako Unibertsitate Hedapeneko Ikastaroko ikasleei ikastaroko irakasleekin praktika profesionalak egiteko aukera eskainiko zaie, lanbide-esparruan duten esperientzia bultzatuz.
Ikasturteko programa amaitzean, ikasleek behar besteko konfiantza lortuko dute lan zorrotzei eta teknikoei aurre egiteko, bai eta sektore barruko gizarte- eta negozio-trebetasunetako baliabideei aurre egiteko ere.
Ikastaro hau argazkigintzaren hainbat sektoretan prestakuntza serio, oso eta espezializatua bilatzen dutenei eta bide profesional bat planteatzen dutenei zuzenduta dago. Zehazkiago, argazki-ukituak egin nahi dituztenei, obra merkaturatu nahi dutenei, begirada propioa landu nahi dutenei eta, oro har, beren lanaren gaineko nagusitasun heldua lortu nahi dutenei.
«Komunikabideetako eta Publizitateko Ingurune Profesionaletarako Argazkigintza Aurreratuan» espezializatutako Unibertsitate Hedapeneko Ikastaroan honako hauek sartzen dira: