Los Angeleseko psikopunkaren metamorfoek azken hamarkada igaro dute beraien soinua forma ausarta eta elektrizatzaile berrietan eraldatzen. Argitaratutako beraien azken lana, Trash Classic (Greenway Records eta The Reverberation Appreciation Society), proto-punk pozoitsu, new wave hautsez eta grime industriales jositako mistura liluragarri batean murgiltzen da. Sintetizadore nerbuluz, melodia angeluarrez eta erritmo dardarati eta garratzez betea, hori guztia ukitu pikaro eta jostalariarekin. Etengabeko mundo bira eta DIY etika sutsuak bultzatuta, taldeak OFF!, Ty Segall, Oh Sees, Cheap Trick eta ZZ Top taldeekin batera agertokia partekatu izan du, beraien lekua egungo kontzertu ahaztezinenetako bat bihurtuz. Frankie and the Witch Fingers eraldatzen jarraitzen dute, entzuleak arrastaka eramanez beren hurrengo bidaia esperimentala egiten duten norabide gaiztoetara.
HIUZZ (Pop-rock, Iruña) HIUZZ 2021ean Iruñan sortzen den hirukotea dugu, aspaldiko lagunez osatua. Pop/rockaren bueltan sortzen dituzte haien abestiak, melodía argi eta soinu zikinak landuz. Iaz kaleratu duten ESPEROAN diska aurkeztera datos, haien lehenbiziko lan luzea dena.