Franklin udako oporraldietan dago ezusteko bisitari bat etxean agertzen denean. Izeba Lucie da, arkeologo sutsua, bizitza osoa altxor bila eraman duena. Orduan, Franklinen amona, bere altxorrez oroitzen da: txikitan lurperatu zuen kaxatxoa. Baina haurtzaroa birbizten duenean, bat-batean gaixotu egiten da. Franklin eta bere lagunek kaxatxoaren bila joatea erabakitzen dute amona sendatzeko. Izeba Luciren laguntza izango dute basoan murgiltzen direnean, Samantha bere alabaordearekin batera. Franklinek izugarrizko ahaleginak egin beharko ditu taldea biltzeko, helburua lortu ahal izateko.